Urduliz Link Up ekitaldian ez gatoz soilik jolastera: parte hartzera, sortzera eta asteburu osoan zehar esperientzia paregabeak bizitzera gatoz. Jardueren atalak guztien gustuetarako proposamenak biltzen ditu, ezagutza-lehiaketetatik hasi eta sormen digitaleko erronketaraino, LAN gunean parte hartzen dutenentzat bereziki pentsatutako dinamika eta ekitaldi esklusiboak barne.
Jarduera batzuk publiko orokorrari zabalik egongo dira, eta beste batzuk, berriz, laneroentzat bakarrik izango dira. Egitaraua handitzen joango da ekitaldia hurbiltzen den heinean, komunitatearen parte-hartzearen arabera ideia, erronka eta sorpresa berriak gehituz. Hemen jartzen dira jokoan zure talentua, zure adimena eta ondo pasatzeko gogoa.

SORMEN DIGITALA
FAST FILM LABURRA
Jarri zure ikus-entzunezko sormena proban film laburren sorkuntza express erronka honetan, LAN guneko parte-hartzaileentzat soilik. Ostiralean 12:00etan gai iradoki bat iragarriko da, eta parte-hartzaileek larunbateko 15:00ak arte izango dute euren azken proiektua entregatzeko.
Informazio gehiago
Antolakuntzak iragarritako gaia iradokizun hutsa izango da, beraz, gai libreko lanak ere aurkeztu ahal izango dira.
Parte hartzen duten film laburrak larunbatetik iganderako gauean proiektatuko dira ekitaldiko publikoaren aurrean.
OINARRIAK
Sorkuntza epea ostiralean 12:00etan hasiko da eta larunbatean 15:00etan amaituko da.
Lan bakoitzaren gehienezko iraupena 5 minutukoa izango da.
Lanak VLC Player-ekin bateragarria den formatu batean entregatu beharko dira.
Nahitaezkoa izango da bideo fitxategiarekin batera parte-hartzaileen izenak adierazten dituen .txt fitxategi bat entregatzea.
Gutxienez 4 parte-hartzaile beharko dira lehiaketa egin ahal izateko.
Lan irabazlearentzako saria: 30€-ko Amazon txekea.
SPEED PAINTING
Erakutsi zure sormena ilustrazio digital azkarreko erronka honetan, Bilboko Centro Pixels-ekin elkarlanean antolatua. Larunbatean 18:30ean gai sorpresa bat ezagutaraziko da, eta parte-hartzaileek gutxi gorabehera 30 minutu izango dituzte hutsetik obra digital original bat sortzeko.
Informazio gehiago
Jarduera irekita egongo da bai LAN guneko izena emandako pertsonentzat bai kanpoko parte-hartzaileentzat. Parte-hartzaile bakoitzak bere gailua erabili ahal izango du, eta erabilgarritasunaren arabera, Centro Pixels-ek ekipamendu batzuk eskaini ahal izango ditu parte hartzeko.
Ezarrirako denbora amaitzean, lanak antolakuntzak eta Centro Pixelsek osatutako epaimahai batek baloratuko ditu, kontuan hartuta sormena, teknika, originaltasuna eta proposatutako gaira egokitzea.
OINARRIAK
Gaia jardueraren hasieran ezagutaraziko da. Ilustrazioa egiteko gutxi gorabeherako denbora 30 minutukoa izango da. LANean izena emandako pertsonek eta kanpoko publikoak parte hartu ahal izango dute, bakoitzak bere gailuarekin, Centro Pixelsek ekipamendua eskaintzen duen kasuetan izan ezik.
Gutxienez 4 parte-hartzaile beharko dira lehiaketa egiteko. Epaimahaia antolakuntzak eta Centro Pixelsek osatuko dute.
Lehen saria: 30€-ko Amazon txekea. Bigarren saria: Studio Ghibli ilustrazio liburua.
ARGAZKI ERRETOKEA
Erakutsi zure talentua argazki edizio eta erretoke erronka honetan, LAN party-an izena emandako pertsonentzat soilik. Gaia “Marte 300 urte barru” izango da, eta lanak etxetik prestatuta ekarri ahal izango dira.
Informazio gehiago
Parte-hartzaile bakoitzak PNG edo JPG formatuan obra bat aurkeztu beharko du, erabilitako sormen eta prozesu teknikoaren azalpen labur batekin batera.
Parte-hartzea baliozkotzeko, beharrezkoa izango da gutxienez 5 edizio urrats sartzea erretoze prozesuan, baita parte-hartzailearen eta obraren informazioa jasotzen duen .txt fitxategi bat ere.
OINARRIAK
Jarduera LAN party-an izena emandako pertsonentzat soilik izango da.
Izen-emateak ostiraleko 12:00etatik larunbateko 15:00ak arte egongo dira zabalik.
Gai ofiziala “Marte 300 urte barru” izango da.
Lanak etxetik prestatuta ekarri ahal izango dira eta PNG edo JPG formatuan entregatu beharko dira.
Azken irudia entregatzearekin batera, parte-hartzailearen informazioa, obraren datuak eta egindako 5 edizio urratsak jasotzen dituen .txt fitxategi bat ere entregatu beharko da.
Parte hartzen duten lanak larunbatetik iganderako gauean proiektatuko dira.
Gutxienez 4 parte-hartzaile beharko dira lehiaketa egin ahal izateko.
Lan irabazlearentzako saria: 30€-ko opari txekea.
WILD COMPO
Askatu zure sormena Wild Compo lehiaketan, LAN party-ko parte-hartzaileentzako ikus-entzunezko txapelketa esklusibo batean, non edozein ideiak duen lekua. Animazioak, bideo absurdoak, muntaketa esperimentalak edo zentzurik gabeko ekoizpenak: hemen denak balio du.
Informazio gehiago
Wild Compo edozein motatako ikus-entzunezko ekoizpen aurkezteko espazio libre gisa pentsatuta dago, gai, narrazio edo estilo mugarik gabe.
Parte hartzen duten bideoak larunbatetik iganderako gauean proiektatuko dira ekitaldiko publikoaren aurrean.
OINARRIAK
Jarduera LAN party-an izena emandako parte-hartzaileentzat soilik izango da.
Lanak ostiraleko 12:00etatik larunbateko 15:00ak arte entregatu ahal izango dira.
Bideoak gehienez 5 minutuko iraupena izan beharko du eta VLC Player-ekin bateragarria izan beharko da.
Nahitaezkoa izango da bideo fitxategiarekin batera parte-hartzailearen eta aurkeztutako obraren informazioa jasotzen duen .txt fitxategi bat entregatzea.
Gutxienez 4 parte-hartzaile beharko dira lehiaketa egin ahal izateko.
Lan irabazlearentzako saria: 30€-ko Amazon txekea.
BIKOIZKETA
Erakutsi zure interpretazio talentua ikus-entzunezko bikoizketa lehiaketa honetan, LAN party-ko parte-hartzaileentzat soilik. Parte-hartzaileek antolakuntzak emandako klip bat berrinterpretatu beharko dute beren ahotsak eta sormena erabiliz.
Informazio gehiago
Lanak aurretik etxean prestatu ahal izango dira eta antolakuntzak ezarritako epearen barruan entregatu beharko dira.
Parte hartzen duten obra guztiak larunbatetik iganderako gauean proiektatuko dira ekitaldiko publikoaren aurrean.
OINARRIAK
Jarduera LAN party-an izena emandako parte-hartzaileentzat soilik izango da.
Lanak ostiraleko 12:00etatik larunbateko 15:00ak arte entregatu ahal izango dira.
Gutxienez 4 parte-hartzaile beharko dira lehiaketa egin ahal izateko.
Lan irabazlearentzako saria: 30€-ko opari txekea.
AMV
Erakutsi zure sormena Anime Music Video lehiaketa honetan, LAN party-ko parte-hartzaileentzat soilik. Edizio honetako gaia kirolak izango da, anime eszenak zure muntaketarekin hobekien bat datorren musikarekin uztartuz.
Informazio gehiago
Parte-hartzaileek anime bat edo gehiago aukeratu ahal izango dituzte eta beren proiekturako egokiena iruditzen zaien musika erabiliz ikus-entzunezko muntaketa bat sortu.
Lanak aurretik etxean prestatu ahal izango dira eta larunbatetik iganderako gauean proiektatuko dira ekitaldiko publikoaren aurrean.
OINARRIAK
Jarduera LAN party-an izena emandako parte-hartzaileentzat soilik izango da.
Bideoaren derrigorrezko gaia kirolak izango da.
AMVaren gehienezko iraupena 3 minutukoa izango da.
Lanak ostiraleko 12:00etatik larunbateko 15:00ak arte entregatu ahal izango dira.
Nahitaezkoa izango da honako hauek entregatzea:
- VLC Player-ekin bateragarria den bideo fitxategia.
- Parte-hartzailearen eta proiektuaren informazioa jasotzen duen .txt fitxategia.
Gutxienez 4 parte-hartzaile beharko dira lehiaketa egin ahal izateko.
Lan irabazlearentzako saria: 30€-ko Amazon txekea.
JARDUERAK
ZINEMA, MUSIKA, KULTURA... QUIZA
Erakutsi zenbat dakizun gure “quiz show” motako lehiaketetan. Galdera azkarrak, sorpresa kategoriak, kanporaketa txandak eta barre ugari ziurtatuta. Horietako batzuetan kanporaketa txanda bat egongo da lehiakide bakoitzarekin bere gailutik, eta final handi bat eszenatokian. Ez kezkatu lanerra ez bazara ere, publiko guztiarentzat irekitako batzuk ere egongo baitira.
LAN JARDUERA ESKLUSIBOAK
Lehiaketak, mini-jokoak, sorpresa probak eta bereziki LAN guneko parte-hartzaileentzat diseinatutako dinamikak. Parte hartu, puntuak pilatu eta asteburuan zehar sari eta aitortzak lortzeko aukera izan.
LINK UP PLAZAKO JARDUERAK
Tailerrak, joko azkarrak, parte-hartze lehiaketak eta publiko guztientzako proposamen sortzaileak. Ezin hobea partyaz gozatzera datozenentzat, LAN posturik izan gabe ere.
